Nokia C2 03 - Eskubide digitalen kudeaketa

background image

Eskubide digitalen kudeaketa
Telefonoa erabiltzeko garaian, bete lege guztiak eta errespetatu tokian tokiko ohiturak eta besteen pribatutasun eta legezko

eskubideak, copyright eskubideak barne. Copyright babesak irudiak, musika eta bestelako edukiak kopiatu, aldatu edo bidaltzea

galaraz diezazuke.

Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa (Digital Rights Management) teknologia ezberdinak erabil

ditzakete, copyrightak barne, beraien jabetza intelektuala babesteko. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen ditu

DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko. Telefono honekin WMDRM 10 eta OMA DRM 1.0 bidez babestutako edukiak ikus

ditzakezu. DRM softwareren batek edukirik babesten ez badu, eduki honen jabeek DRM-en aurka babestutako edukira sartzeko

DRM software honek duen gaitasuna baliogabetzeko eskatzeko eskubidea dute. Honek DRMrekin babestutako eduki hori zure

telefonoan berritzea saihets dezake ere. DRM software hori baliogabetzeak ez du eraginik beste mota batzuetako DRM-arekin

babesturiko edo babestu gabeko edukiak erabiltzerakoan.

Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak, berari dagokion lizentzia bat dauka edukia erabiltzeko zure

eskubideak azalduz.

Telefonoak OMA DRM bidez babestutako edukia badu, lizentzien eta edukiaren segurtasun-kopiak egiteko erabili Nokia Ovi

Suite-ren eginbidea.

Beste transmisio-metodo batzuk ez dute lizentziarik transferitzen, baina hau edukiarekin batera berrezarri behar da

telefonoaren memoria formateatu ondoren, OMA DRM bidez babestutako edukia erabiltzen jarraitu ahal izateko. Lizentziak

berrezartzea beharrezkoa izan daiteke zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero.

Telefonoak WMDRM bidez babestutako edukia badu, lizentziak eta edukia galduko dira telefonoaren memoria formateatuz

gero. Lizentziak eta edukia gal ditzakezu zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero. Lizentziak edo edukia galtzeak, telefonoan

berriz eduki bera erabiltzeko aukera muga dezake. Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.

Zenbait lizentzia SIM txartel jakin bati lotuak egon daitezke, eta eduki babestua SIM hori telefonoan sartzen bada soilik ikusi

ahal izango da.