Nokia C2 03 - Telefonoa zaintzea

background image

Telefonoa zaintzea
Erabili kontuz zure telefonoa, bateria, kargagailua eta osagarriak. Hurrengo proposamen hauek garantiaren estaldura babesten

laguntzen dizute.

Telefonoa lehor manten ezazu. Euriak, hezetasunak eta mota guztietako likidoek edo egoera bustiek, zirkuitu

elektronikoak herdoil ditzaketen mineralak izan ditzakete. Zure gailua bustiz gero, atera bateria eta utz iezaiozu

lehortzen.

Ez erabili edo gorde telefonoa toki zikin edo hautsez betetako tokietan. Atal higikorrak eta osagarri elektronikoak honda

daitezke.

Ez gorde telefonoa tenperatura altuak dauden tokietan. Tenperatura altuek gailuaren iraupena laburtu, bateria hondatu

eta plastikoak deformatu edo ur ditzakete.

Ez ezazu gorde gailua tenperatura baxuan. Gailuak bere tenperatura normala berreskuratzen duenean, barruan

hezetasuna sor dakioke, eta horrek zirkuitu elektronikoak honda ditzake.

Ez zaitez telefonoa erabiltzailearen gida honetan azaltzen ez den modu batean zabaltzen saiatu.

Baimenik gabeko aldaketek gailua honda dezakete eta irrati-tresnen araudiak urra ditzakete.

Ez ezazu utzi telefonoa lurrera erortzen; ez kolpatu edo astindu telefonoa. Modu zakarrean erabiliz gero, barruko

zirkuituen plakak eta mekanismoa apur daitezke.

Erabili ehun leuna, lehorra eta garbia telefonoaren azala garbitzeko.

Ez ezazu telefonoa margotu. Margoak atal mugikorrak buxatu eta funtzionamendu egokia galarazi dezake.

Itzali telefonoa noizean behin eta kendu bateria etekinik onena lortzeko.

Mantendu telefonoa iman eta eremu magnetikoengandik urrun.

Datu garrantzitsuak seguru mantentzeko, gorde gutxienez bi leku desberdinetan, hala nola, telefonoan, memoria-

-txartelean edo ordenagailuan, edo idatzi informazio garrantzitsua.

40 Produktu- eta segurtasun-informazioa