
Larrialdi-deiak egin
1
Ziurtatu gailua piztuta dagoela.
2
Seinaleak behar besteko indarra daukan begiratu. Beharbada, hurrengo urrats hauek ere jarraitu beharko dituzu:
•
Sartu SIM txartela.
•
Desaktibatu gailuan aktibatu dituzun dei-murrizketak, hala nola, deiak blokeatzea, markatze finkoa edo
erabiltzaile-talde itxia.
•
Ziurtatu hegaldi-profila ez dagoela aktibatuta.
•
Gailuaren pantaila eta teklak blokeatuta egonez gero, desblokea itzazu.
3
Sakatu bukatzeko tekla behin eta berriro hasierako pantaila agertu arte.
4
Ireki estalkia.
5
Sartu zauden tokiko larrialdi zenbaki ofiziala. Larrialdi deien zenbakiak tokiaren arabera alda daitezke.
6
Sakatu deitzeko tekla.
7
Eman ezazu beharrezko informazioa ahalik eta zehatzen. Deia ez bukatu hori egiteko baimenik ez den bitartean.
Garrantzitsua: Zure gailuak Internet bidezko deiak onartzen baditu, aktibatu sare mugikor nahiz Internet bidezko deiak.
Honela, telefonoak larrialdi-deiak egiteko mugikorraren sarea eta Interneteko zerbitzu-hornitzailea erabiliko ditu. Ez da uneoro
konektatzeko aukera izatea ziurtatzen. Ez zaitez inoiz egon haririk gabeko telefono baten menpe komunikazio
garrantzitsuetarako, adibidez, osasun-larrialdi baterako.