
Ukipen-pantailako ekintzak
Ukipen-pantailako erabiltzaile-interfazea erabiltzeko, ukitu edo eduki ukituta ukipen-
-pantaila.
Ireki aplikazio bat edo pantailako beste elementuren bat
Ukitu aplikazioa edo elementua.
Sartu elementuen berariazko aukeretara
Eduki ukituta elementua. Dauden aukerak agertzen diren laster-menua irekiko da.
Mugitu zerrendan edo menuan
Ezarri hatza pantailan, lerratu bizkor pantailan gora edo behera eta, ondoren, altxa
hatza. Hatza altxatzen duzun uneko abiaduran eta norabidean mugituko da pantailako
Oinarrizko erabilera 13

edukia. Zerrenda mugikorreko elementuak hautatzeko eta mugimendua geldiarazteko,
ukitu elementua.
Pasa hatza
Ezarri hatza pantailan eta pasa hatza etengabe nahi duzun norabidean.