Sarbide kodeak
PIN edo PIN2 kodeak Honek SIM txartela baimenik gabeko erabileratik babesten du,
edo zenbait eginbide atzitzeko eskatzen du.
Oinarrizko erabilera 11
(4-8 digitu)
Gailua ezar dezakezu PIN kodea eska dezan pizten duzunean.
Kodeak SIM txartelarekin batera ez badatoz, edo kodeak ahaztu
bazaizkizu, jarri harremanetan zerbitzu-hornitzailearekin.
Kodea hiru aldiz jarraian oker idatziz gero, kodea desblokeatu
behar duzu PUK edo PUK2 kodearekin.
PUK edo PUK2
kodeak
(8 digitu)
Blokeatutako PIN eta PIN2 kodeak aldatzeko beharrezkoa da.
SIM txartelarekin jaso ez baduzu, jarri zerbitzu-
-hornitzailearekin harremanetan.
IMEI zenbakia
(15 digitu)
Zenbaki hori sarean dauden baliozko gailuak identifikatzeko
erabiltzen da. Lapurtutako gailuak, adibidez, blokeatzeko ere
erabil daiteke.
IMEI zenbakia ikusteko, markatu *#06#.
Blokeo-kodea
(segurtasun-kodea)
(gutxienez 4 digitu
edo karaktere)
Blokeo-kodeak gailua erabilera baimendu gabearen kontra
babesten lagunduko dizu.
Gailua konfigura dezakezu zerorrek zehaztutako blokeo-kodea
eska dezan. Blokeo kode lehenetsia 12345 da.
Gorde kodea ezkutuan, leku seguru batean eta telefonotik
urrun.
Kodea ahazten baduzu eta gailua blokeatuta badago, gailuak
laguntza teknikoa beharko du. Kargu gehigarriak aplika
daitezke, eta gailuko datu pertsonal guztiak ezaba daitezke.
Informazio gehiago eskuratzeko, jarri Nokia Care puntuarekin
edo gailuaren saltzailearekin harremanetan.