
Bidali mezuak
Egon senideekin eta lagunekin harremanetan testu-mezuen eta multimedia mezuen
bidez. Argazkiak, bideoak eta bisita-txartelak erantsi diezazkiokezu mezuari.
Hautatu
Menua
>
Mezularitza
.
1 Hautatu
Mezua sortu
.
2 Eranskin bat gehitzeko, hautatu
Aukerak
>
Gehitu objektua
.
3 Idatzi mezua eta hautatu
Jarraitu
.
4 Telefono-zenbaki edo helbide elektroniko bat eskuz idazteko, hautatu
Zenbakia
edo posta
. Idatzi telefono-zenbakia edo hautatu
Posta
eta sartu posta-helbidea.
5 Hautatu
Bidali
.
Galdetuz gero, hautatu erabiliko den SIM txartela.
Aholkua: Karaktere berezi bat edo aurpegiera bat gehitzeko, hautatu
Aukerak
>
Gehitu ikurra
.
Eranskina duen mezu bat bidaltzea testu-mezu arrunt bat bidaltzea baino garestiagoa
izan daiteke. Informazio gehiago jasotzeko jarri harremanetan zerbitzu-
-hornitzailearekin.
Mezu baten karaktere-muga gainditzen duten mezuak bidal ditzakezu. Mezu luzeagoak
bi mezu edo gehiagotan banatuta bidaltzen dira. Zerbitzu-hornitzaileek bidalitako
mezu kopuruen arabera kobratu ohi dute.
Azentu-markek, bestelako ikurrek edo zenbait hizkuntzen aukerek leku gehiago
hartzen dute, eta mezu batean bidal daitekeen karaktere-kopurua murrizten dute.
Multimedia mezu batean erantsitako elementua sarearentzat handiegia bada,
telefonoak automatikoki tamaina murriztuko du.
Telefono bateragarriek soilik jaso eta bistara ditzakete multimedia mezuak. Mezuen
itxura telefonoz telefono alda daiteke.