
Mapei buruz
Telefonoa Mapak aplikazioarekin dator eta baliteke memoria-txartelean zure
herrialdeko mapak aurretik kargatuta izatea. Sartu memoria-txartela telefonoan Mapak
erabili baino lehen.
Mapak erabiltzeko SIM txartela erabili behar da barneko SIM txartelaren euskarrian.
Aukeratu
Menua
>
Mapak
.
Zure herrialdeko hiri desberdinen mapak araka ditzakezu. Hau ere egin dezakezu:
Mapak 33

•
Zure uneko kokalekua ikusi
•
Gertu dagoen leku baterako ibilbidea antolatu
•
Leku edo helbide jakin bat bilatu eta gorde
•
Zure kokalekua edo lekuren bat lagun bati bidali testu-mezu batean
Memoria-txartelean jadanik kargatuta dauden mapetan ez dagoen eremu bat arakatzen
duzunean, eremu horren mapa automatikoki deskargatuko da Internet bidez. Mapak
deskargatzean baliteke datu-kantitate handiak transmititu behar izatea zerbitzu-
-hornitzailearen sarearen bidez. Datu-transmisioen kostuei buruzko informazioa
jasotzeko, jarri harremanetan zerbitzu-hornitzailearekin.
Nokia Ovi Suite aplikazioa ere erabil dezakezu mapak deskargatzeko. Nokia Ovi Suite
ordenagailu bateragarri batean deskargatzeko eta instalatzeko, joan www.ovi.com
helbidera.
Baliteke sarerako sarbidea behar izatea zure uneko kokalekua aurkitzeko. Baliteke
interneterako sarbidea hautatzeko eskatzea.
Baliteke zenbait zerbitzu herrialde guztietan edo hautatutako hizkuntzetan erabilgarri
ez egotea.
Batzuetan, mapa digitalen edukia zehaztu gabe edo osatu gabe dago. Ez zaitez inoiz
egon edukia edo zerbitzuaren menpe komunikazio garrantzitsuetarako, adibidez,
osasun-larrialdi baterako.