Nokia C2 03 - SIM dualeko telefonoa

background image

SIM dualeko telefonoa

Bi SIM txartel sar ditzakezu.
SIM dualeko telefonoaren abantaila batzuk

Aurreztu egin dezakezu, hainbat zerbitzu-hornitzaileren zerbitzuak erabilita.

Erabili telefono-zenbaki bat dei pertsonalentzat eta beste bat lanerako, baina

erabili telefono bakarra.

Saihestu zerbitzu-hornitzaile batetik bestera dauden sare-estalduraren aldaerak.

Bi SIM txartelak eskuragarri daude aldi berean gailua erabiltzen ari ez bada, baina SIM

txarteletako bat aktibo badago, adibidez deiak egiten, bestea ez da eskuragarri egongo.
SIM txartel bakarra baduzu, sartu txartela SIM1 txartel-zirrikituan. Baliteke zenbait

eginkizun eta zerbitzu SIM txartela SIM1 txartel-zirrikituan badago bakarrik eskuragarri

egotea. SIM txartela SIM2 txartel-zirrikituan bakarrik sartuta badago, larrialdi deiak

soilik egiteko aukera izango duzu.
GPRS konexioa ezin da atzealdean irekita utzi. Aplikazioren bat GPRS konexioa

erabiltzen ari bada eta hasierako pantailara itzultzen bazara edo beste aplikazio, menu

edo ikuspegi batera aldatzen bazara, konexioa automatikoki itxiko da.