
Sartu SIM txartela eta bateria
Oharra: Edozein estalki kendu aurretik, itzali telefonoa eta deskonektatu
kargagailua eta gainerako gailuak. Estalkiak aldatzean ez ukitu osagai elektronikorik.
Erabili eta gorde telefonoa beti estalkiak jarrita.
Garrantzitsua: Gailua SIM txartel estandarrarekin (ikus irudia) soilik erabiltzeko
diseinatuta dago. SIM txartel bateraezina erabiliz gero, txartela edo telefonoa kaltetu
eta txartelean gordetako datuak honda daitezke. Jarri harremanetan mugikorraren
operadorearekin mini-UICC txatala nola erabili jakiteko.
Garrantzitsua: SIM txartela kaltetzea ekiditeko, kendu bateria SIM txartela sartu edo
atera aurretik.
Telefonoa bateria honekin erabili behar da: BL-5C bateria Erabil itzazu beti jatorrizko
Nokia bateriak.
SIM txartel bakarra baduzu, sartu txartela SIM txartelaren euskarrian.
SIM txartela eta bertako kontaktu-eremuak erraz kalte daitezke urratze edo okertzeen
ondorioz. Beraz, kontuz aritu txartela erabili, sartu edo ateratzerakoan.
6
Lehen urratsak

1 Kokatu hatza telefonoaren goiko aldean dagoen hutsunean eta kontuz kendu
atzeko estalkia (1). Bateria sartuta badago, atera bateria (2).
2 Ireki SIM txartelaren zirrikitua (3) eta sartu edo atera SIM txartela (4 edo 5). Ziurtatu
txartelaren kontaktu-eremuak behera begira daudela.
3 Lerrokatu bateriaren eta bateria-konpartimentuaren kontaktu-eremuak eta sartu
bateria (6). Atzeko estalkia berriro jartzeko, lerratu beheko koskak beraien
lekuetara (7) eta, jarraian, bultza estalkia bere lekuan helduta geratzen den arte
(8).