Sartu memoria-txartela
Erabili soilik Nokia-k telefono honetan erabiltzeko onartuta dituen memoria-txartel
bateragarriak. Bateraezina den txartel bat erabiliz gero, txartela eta telefonoa kaltetu
eta txartelean gordetako datuak honda daitezke.
Telefonoak gehienez edukiera honetako memoria-txartelak onartzen ditu: 32 GB.
8
Lehen urratsak
1 Itzali telefonoa eta kendu telefonoaren atzeko estalkia eta bateria.
2 Memoria-txartelaren euskarria ateratzeko, lerratu euskarria euskarriko geziak
adierazten duen norabidean. Jaso memoria-txartelaren euskarria (1).
3 Sartu memoria-txartel bateragarria. Ziurtatu txartelaren kontaktu-eremuak behera
begira daudela (2).
4 Jaitsi memoria-txartelaren euskarria (3).
5 Memoria-txartelaren euskarria blokeatzeko, irristatu euskarria hasierako posiziora
(4).
Atera memoria txartela
1 Itzali telefonoa.
2 Kendu atzeko estalkia eta atera bateria.
3 Memoria-txartelaren euskarria ateratzeko, lerratu euskarria euskarriko geziak
adierazten duen norabidean. Jaso memoria-txartelaren euskarria eta kendu
memoria-txartela.