
Kopiatu edukia telefonoaren eta ordenagailuaren artean
USB datu-kablea erabil dezakezu argazkiak eta bestelako edukia kopiatzeko
telefonoaren eta ordenagailu bateragarri baten artean.
1 Erabili USB datu-kable bateragarria telefonoa ordenagailura konektatzeko.
2 Hautatu modu hauetako bat:
Nokia Ovi Suite — Nokia Ovi Suite instalatuta dago ordenagailuan.
Multim.-transf. — Nokia Ovi Suite ez dago ordenagailuan instalatuta. Erabili modu
hau telefonoa etxeko aisialdirako sistema batera edo inprimagailu batera
konektatu nahi izanez gero.
Bilteg. masiboa — Nokia Ovi Suite ez dago ordenagailuan instalatuta. Telefonoa
gailu eramangarri gisa agertuko da ordenagailuan. Erabili modu hau telefonoa
beste gailuetara konektatu nahi izanez gero, hala nola, etxeko edo autoko musika-
-ekipora.
3 Edukia kopiatzeko, erabili ordenagailuaren fitxategi kudeatzailea.
Kontaktuak, musika fitxategiak, bideoak edo argazkiak kopiatzeko, erabili Nokia
Ovi Suite.