
Bluetooth konexioari buruz
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Konektagarrit.
>
Bluetootha
.
24 Denbora kudeatzea

Bluetootha erabil dezakezu gailu bateragarrietara hari gabe konektatzeko, adibidez,
beste telefono mugikor batzuetara, ordenagailuetara, entzungailuetara eta autoko
kitetara.
Konexio hori telefonoko elementuak bidaltzeko ere erabil dezakezu, baita PC
bateragarrietatik fitxategiak kopiatzeko eta inprimagailu bateragarriekin fitxategiak
inprimatzeko ere.
Bluetooth hari gabeko konexioa irrati-uhinen bidez egiten denez, konektatutako
gailuek ez dute elkarri begira egon beharrik. Halere, gehienez elkarrengandik 10
metrora (33 oin) egon behar dute, baina interferentziak jasan ditzakete tarteko hormak
edo tresna elektronikoak direla eta.
Telefonoa blokeatuta dagoenean, baimendutako gailuetarako konexioak soilik ezar
daitezke.
Aholkua: Hasierako pantailatik Bluetooth ezarpenak atzitzeko, gehitu Bluetooth
ezarpenen lasterbidea lasterbideen widget-ean.
Oharra: Zenbait herrialdetan Bluetooth teknologia erabiltzeko murrizketak egon
daitezke. Frantzian adibidez, Bluetooth teknologia eraikinen barruan soilik erabil
daiteke. 2012ko uztailaren 1etik aurrera, Europar Batasunak Frantzian produktu honen
Bluetooth teknologia kanpoan erabiltzearen muga baliogabetuko du. Informazio
gehiagorako, jar zaitez harremanetan tokian-tokiko arduradunekin.