
Komunitateei buruz
Hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
Aplik. eta jokoak
>
Komunitateak
eta hasi saioa
nahi duzun sare sozialen zerbitzuan.
Izan eguneratuta lineako lagunekin 31

Komunitateak aplikazioarekin, sare sozialen esperientzia hobe dezakezu. Baliteke
aplikazioa herrialde guztietan erabilgarri ez egotea. Sare sozialen zerbitzuetan,
adibidez, Facebook edo Twitter sareetan, saioa hasita duzula hauek egin ditzakezu:
•
Lagunen egoera-eguneratzeak ikusi
•
Zure egoera-eguneratzea bidali
•
Kamerarekin ateratako argazkiak berehala partekatu
Sare sozialen zerbitzuak onartzen dituen eginbideak soilik daude erabilgarri.
Sare sozialen zerbitzuak erabiltzeko, sarera konektatu behar da. Horrek, datu-kantitate
handiak transmititzea suposa lezake, dagozkion datu-transmisioengatiko kostuekin.
Datu-transmisioen kostuei buruzko informazioa jasotzeko, jarri harremanetan
zerbitzu-hornitzailearekin.
Sare sozialen zerbitzuak hirugarrenenak dira eta, beraz, ez ditu Nokia-k eskaintzen.
Egiaztatu erabiltzen duzun sare sozialen zerbitzuaren pribatutasun-ezarpenak,
informazioa jende askorekin parteka baitezakezu. Sare sozialen zerbitzuaren erabilera-
-baldintzak zerbitzu horretan partekatzen duzun informazioari aplikatzen zaizkio.
Ezagutu zerbitzuaren erabilera-baldintzak eta pribatutasun-jardunbideak.
Posta eta txata
Postari buruz
Aukeratu
Menua
>
Mezularitza
>
Mezuak
.
Telefonoa erabil dezakezu posta elektronikoa irakurtzeko eta bidaltzeko, zerbitzu-
-hornitzaile desberdinen posta-kontuetatik.
Zerbitzuak erabiltzeak edo edukiak deskargatzeak datu askoren transferentzia ekar
dezake eta, horren ondorioz, datu-trafikoko kostuak egon litezke.
Oraindik posta-konturik ez baduzu, Nokia kontu bat sor dezakezu, Nokia-ren Ovi Posta
zerbitzua erabiltzeko. Informazio gehiago eskuratzeko, joan www.ovi.com helbidera.
Nokia kontuarekin, Nokia-ren Ovi zerbitzu guztietara sar zaitezke.
Bidali mezu elektronikoak
Hautatu
Menua
>
Mezularitza
>
Mezuak
eta posta-kontu bat.
1 Hautatu
Aukerak
>
Idatzi berria
.
2 Idatzi hartzailearen helbide elektronikoa eta gaia, eta idatzi mezua.
3 Fitxategi bat eransteko (adibidez, argazki bat), hautatu
Aukerak
>
Erantsi
>
Galeriatik
.